Ziortza Karranza (psikologoa): "Txinan, koronabirusaren ondorioz, bikote banatzeak igo dira"

Koronabirusa prebenitzeko hainbat neurri hartu dira maila ezberdinetan. Egoera berri baten aurrean aurkitzen gara ondorioz, esaterako, etxetik premiazkoak diren kontuetarako soilik irteteko neurri hutsak eragin handia izan dezake pertsonengan. Testuinguru aldakor honetara moldatu behar gara eta horretarako aholkuak eman dizkigu Ziortza Karranza psikologoak. Azaldu duenez, momentu honetan beste pertsona batekin supermerkatuan aurkitzea mehatxua da guretzat. Hala, normaltasuna berriz heltzen denean, horretara egokitzeko denbora beharko dugu ere.