Zaldibarko herritarrek protesta egin dute luiziaren kudeaketarekin "nazkatuta" daudela adierazteko

Protestan gogorarazi dutenez, duela hilabete jazo zen luizia, eta oraindik "gauza asko" argitu gabe jarraitzen dutela salatu dute. Horren aurrean, uraren, lurraren eta airearen kontrol gehiago, eta Iñaki Arriolaren dimisioa exijitu dute.