Zaldibako zabortegitik gertu egingo dituzte luiziko hondakinak hartzeko bi biltegiak

Zaldibarko luiziko hondakinak hartzeko biltegiak bi izango dira, eta zabortegitik oso gertu egongo dira. Bata, zabortegi alboko lursailean egongo da; bestea, berriz, Verter Recyclingen lurretan. Bien artean 300.000 metro kuboko edukiera izango dute, eta Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak atzo argitu zuenez, «berehala» hasiko dira biltegiak egiten.