Zaborrak kudeatzeko beste politika batzuk martxan jartzea eskatu dute Zero Zabor Bizkaia eta Zaldibar Argitu plataformek

Hondakinen lege berri bat egitea eskatu dute, Estatuan eta Europan indarrean dagoen araudia bateratuz, eta teknika erabilgarri onenei lehentasuna emanez, zero hondakin eta benetako ekonomia zirkularra lortzeko urratsak eman ahal izateko.