Xabier Aierdi (soziologoa): "Orain konturatu gaitezke zelan gure mundua den oso solidoa eta, aldi berean, hauskorra"

Koronabirusaren hedapenak eta hori geldiarazteko neurriek hainbat ondorio politiko, ekonomiko eta sozial eragin ditu jada lehenengo egunetatik. Xabier Aierdi soziologoak nabarmendu du sistema solidoa eta hauskorra dugula aldi berean. Lasaitasuna eta elkartasuna eskatu dio Aierdik gizarteari.