Venezuelak Espainian duen enbaxadoreak gezurtatu egin du Gobernu Bolibartarrak Italiako 5 Izar Mugimendu ezkertiarra finantzatu izana

ABC egunkariak ziurtatu du Venezuelako Gobernuak Italiako 5 Izar Mugimendu ezkertiarra finantzatu zuela sortu zenean. Nabarmendu du egunkariak, 2010eko udan, Hugo Chavez buru zuen gobernuak hiru milioi eta erdi euro bidali zituela Milango Kontsulatura, Beppe Grillok sortu zuen alderdiarentzat. Venezuelak Espainian duen enbaxadoreak, Mario Iseak Hamaika Telebistari adierazi dionez, existitzen ez diren gertaeretan oinarritutako informazioa eman du egunkariak, eta existitzen ez diren muntatutako dokumentuei egiten dio erreferentzia.