Urkullu eta Revilla Muskizen elkartu dira Bizkaiaren eta Kantabriaren arteko muga irekiera irudikatzeko

Bizkaiko eta Kantabriako kostaldea lotzen dituen oinezkoentzako bidean elkartu dira bi agintariak, gauerdian alarma egoera indargabetu eta lurraldeen arteko mugikortasuna baimendu ondoren. Bere mezuan “hiru oinarri” aipatu ditu lehendakariak: "oroimena, aintzatespena eta esker ona, eta kontzientziazioa". Azken egunetan eztabaida sortu du Kantabriaren eta Bizkaiaren arteko muga zabaltzeak eta Nafarroakoak eta Iparraldekoak, aldiz, itxita jarraitzeak.