Urkullu: “BEC! Euskadi Basque Countryren nazioarteko agertokia da”

15. urteurrena ospatu du BEC!-ek. Xabier Basañezek, BEC!-eko zuzenari nagusiak, Euskadiren garai berrien sinbolo bezala deskribatu du espazioa. Izan ere, inguruko enpresa-, elkarte- eta gizarte-ehunaren eragile dinamizatzaile eta estrategiko gisa kokatu da BEC! mapa ekonomikoan.