Udane Juaristi artista azkoitiarraren mural bat StreetArt360 atariaren 2019ko 100 onenen artean

Udane Juaristi artista azkoitiarraren mural bat sartu du StreetArt360 atariak 2019ko 100 onenen artean. Albisteak ezustean harrapatu zuen Juaristi eta ez zuen espero hartu duen oihartzuna. Lana Oviedoko Parees jaialdirako gauzatu zuen irailean.