Udalak baztertu egin du Sanferminetan “jende pilaketak" sor ditzakeen "edozein ekimen” antolatzeko aukera

Maia alkateak Sanferminetako mahaiarekin izandako bileran eskatu du egiten diren ekimenak “izaera pribatukoak” izan daitezela. Kolektiboei eskertu die hiriburuko festak bertan behera uzteko erabakiarekiko emandako “erantzun on eta arduratsua”.