Udako oporretarako bi aste baino geratzen ez direnean, eskolak berriro irekitzea erabaki du Frantziak

Gobernuaren arabera, “haurrak hezkuntza sistemarekin berriz konektatzea” da helburua, pandemiagatik urrutiko eskolak eman ostean. Hala ere, ikastetxe askok esan dute, hormak behera bota ezean, ezin izango dituztela ikasle guztiak hartu segurtasun-distantziak errespetatuz. Gainera, irakasle zaurgarriek debekatua dute lanera itzultzea, eta horren araberan antolatu beharko dute ikastetxeek. Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak adierazi du ikastoletako irakasleen %20 direla kasu horretan, eta, beraz, “ezinezkoa” zaiela araua betetzea. Gainera, kasinoak eta zinemak ere irekiko dituzte berriro eta kiroletan aritzeko baimena egongo da, beti ere kontaktu gabekoak badira.