Turkiak PKK Kurdistango Langileen Alderdia erasotu du berriro

Irakeko Kurdistanen egin dituzte airezko erasoak, eta Turkiako Defentsa Ministerioaren arabera, 81 helburu suntsitu dituzte operazioan, nahiz ezta ez duten hildakorik aipatu. Turkia eraso behar zuten “Terroristen kobak eta babeslekuak” suntsitu dituztela adierazi du Hulusi Akar Defentsa ministroak, erasoa gidatu duena hain zuzen. Helburu militarrez gain, Firat berri agentziaren arabera, errefuxiatuen kanpaleku bat eta ospitale bat ere bazituzten helburuen artean.