Turistifikazioak auzokideak kanporatzen dituela salatu du Bilboko SOS Alde Zaharra plataformak

Azken urteetan Bilboko Alde Zaharrean pairatzen dabiltzan turistifikazio prozesuaren ondorioak salatzeko agerraldia egin du plataformak, lekualdatzera derrigortuta sentitu diren bi auzokiderekin batera.