Trumpen "Impeachment-erako" akusazioa aurkeztu dute demokratek

Hasi da Trumpen kargugabetze prozesua. Bi kargu egozten zaizkio AEBeko presidenteari: botere nagusikeria eta Kongresua oztopatzea. Nancy Pelosi AEBetako behe ganberako presidenteak aginduta Trumpen kontrako karguak zehaztu ditu Ordezkarien Ganberako Batzorde Judizialak. “Impeachment-a martxan jartzeko artikuluak aurkeztea” deitzen dioten ekintzarekin hasi da presidentea kargugabetzeko prozesuaren lehen fasea. Ukrainari, 2016ko hauteskundeetan Trumpek ustez egindako presioen ondoriozko polemikan du kargugabetzeak sorburua. Joe Biden oposizioko hautagai demokrata nagusia eta haren familia iker zezan eskatu zion Trumpek Volodomir Zelenski Ukrainako presidenteari, demokraten esanetan, Joe Biden kaltetzeko.