Tentsioa Bilbon, hainbat lagunek Sabino Kalea itxi ondoren

Tentsio handia izan da gaur arratsaldean Bilbon, Sabino Arana etorbideko sarbidean. Hainbat lagunek bidea trabatu dute Kataluniako mobilizazioekiko elkartasunez, eta Ertzaintzak indarrez atera ditu handik. Ertzainek hainbat lagun atxiki dituzte identifikatzeko, eta borrak eta foam balak erabili dituzte.