Taxi gidariek segurtasun neurriak paratzea eskatu dute

Taxi gidarien elkarteak astero errepikatzen diren gertakariak direla salatu dute, eta egoerak langileengan kezka sortzen duela azpimarratu dute. Segurtasun neurrien gabezia kritikatuta, asteburuz asteburu gidari zein telefono operadoreek jasandako eraso fisiko eta irainei amaiera emateko beharrean jarri dute jomuga.