Soldata arrakala gainditzeko eskatu dute EHUko azpikontratatuko garbitzaileek

Euskal Herriko Unibertsitateko azpikontratatutako garbitzaileek greba eguna egin dute gaur. Ikasturtea hasi zenetik beraien egoera salatzen ari dira. Izan ere, bost urte daramatzate lan-hitzarmen baten aldeko borrokan eta egoera blokeatuta jarraitzen duela adierazi dute.