Sartu eta atera dira lehen autobusak Bilbo geltoki Intermodal berritik

Lehen autobusa Bilboko Aireporturantz zihoan goizeko 6.00etan. Juan Mari Aburto Bilboko alkatea lehen autobusen irteeraren eta etorreraren lekuko izan da. Egunero 19.000 lagun igaroko dira geltokitik; hau da, urtero zazpi milioi bidaiarik erabiliko dute; Loiuko aireportuak dituen erabiltzaileak baino bi milioi gehiago direla esan du alkateak. Autobus geltoki berriak kafetegi bi eta dendak izango ditu, beste zerbitzu batzuen artean. Termibusek ere bazituen taberna eta gozoki denda, eta lanak hasi zirenean behin-behineko geltokian jarraitu zuten beharrean. Oraingoan, baina, ez diete enplegua subrogatu, eta ez dute autobus geltoki berrian beharrean jarraituko. Hogei urteren ondoren, hamasei lagun beharrik gabe geratu dira aste honetan.