San Prudentzioko danborrada ospatzeko modu berezia Batera zaintza sare herritarraren bidez

Gasteizko Batera Zaintza sareak balkoietatik danborrada egitera deitu gaur, San Prudentzio egunaren bezperaren egunean. Bihar jai eguna da Araban, eta aurten etxeetan ospatu beharko dute. “Danborra eta txanoa prest izateko” adierazi du zaintza sareak, arratsaldeko 8:30etatik 9etara joango den danborrada herrikoia etxetik egiteko.