Salatu dute Nafarroako Gobernuak ez duela hezkuntza itunean adostutako neurriak betetzeko asmorik

Hori salatzeko protesta zaratatsua burutu dute LAB, STEILAS, AFAPNA, ANPE, CCOO eta UGT sindikatuek, eta akordioa bete dezala eskatu diote Gobernuari hezkuntza publikoaren eta langileen baldintzen kalitatea hobetu dadin.