Rebeka Ubera (EH Bildu): “Erabaki politiko bat da euskal herritarrei test gehiago egitea eragozten diena”

EHUk Carlos III.a osasun Institutuak balioztatutako testak lortu ditu. Hamar egun pasata Osakidetzako ordezkariek ikertzaileekin eginiko bileran, aurreikuspenak murriztea eta "merkatuak esploratzen" jarraitzea adostu dute. Haatik, hitzordua eta gero, euskal ikertzaileen plana ez ezartzeko arrazoiak ez dira azaldu. Ez da argitu gainera, zergatik ez dagoen eperik, ezta presarik ere. Hori dela eta, komunikabide eta sare sozialetan, euskal mundu akademikoko hainbat kide airean geratutako galderak egiten aritu dira. EH Bilduk ere, haririk tiraka, proposamen bat aurkeztu zuen atzo Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean eztabaidatzeko.