Realak Alexander Isak aurrelari suediarra aurkeztu du

19 urteko futbolaria Alemaniako Borussia Dortmund taldetik dator. Etorkizun handiko jokalaria da eta bere herrian Zlatan Ibrahimovic mitikoarekin parekatzen dute. Txuri-urdinen hirugarren fitxaketa da, Sagnan eta Alex Remiroren atzetik.