Polizia Departamentua desegiteko eskatu du Minneapolisko Udal Gobernuak, komunitatea ez duela "babesten” argudiatuta

Komunitatean oinarritutako segurtasun eredu bat ezarriko lukete Poliziaren ordez. Derek Chauvin poliziak, beste hiru kideren laguntzarekin George Floyd 46 urteko gizonezko afro-amerikarra hiltzeraino ito zuenetik, bi aste igaro dira. Harrezkero, polizia-indarkeria eta arrazakeria salatzeko protestak mundu osora hedatu dira eta izan dute eraginik. Mineapolisko Udal Gobernuko 13 zinegotzitatik 9k Polizia Departamentua desegitea onartzea ere lortu dute.