Parisko gobernuak ez du eperik zehaztu Bidasoako muga zabaltzeko

Maiatzaren 11n ekingo diote konfinamentu neurriak arintzeari Ipar Euskal Herrian, baina horrek ez du eraginik izango Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugan. Barne ministroak azpimarratu du gainera Europar batasuneko kideen artean hartu beharreko erabakia dela mugak irekitzearena.