Palestinak independentzia aldarrikatuko du Israelek Zisjordania anexionatzeko planarekin aurrera egiten badu

Palestinako Aginte Nazionaleko Mohammad Shtayyeh lehen ministroak esan du mehatxu "existentzial" baten aurrean daudela eta Gazaren eta Zisjordaniaren independentzia "deklaratu" eta 1967an zituzten mugetan Palestinako Estatua aldarrikatuko dutela. Uztailaren 1etik aurreara, Tel Avivek aukera du Zisjordania ekialdeko kolonia juduetan eta Jordango haranean “subiranotasuna aplikatzeko”, Benjamin Netanyahu egungo Israelgo lehen ministroak eta Benny Gantzek koalizio gobernua osatzeko adostu zuten akordioaren arabera.