Pabellon 6 antzokia ateak irekiko ditu gaur itxialdiaren ostean

Pabellon 6 aretoa publikoa hartzen hasiko da gaur itxialdiaren ondoren. Prozesu gogorra izan dela ziurtatu du Betitxe Saitua aretoaren lantaldeko kideak baina hasieratik argi zuten egoerak baimentzen zuenean itzuliko zirela eta itzulera hori nola gauzatuko zuten prestatzen ibili dira luzaroan.