Oskar Escribano Lurmeneko geologoak onartu du ondarea hondatu izana Iruña-Veleiako auziaren epaiketan

Hitzarmena adostu du akusazioekin: onartu du ondarea hondatu duela, eta urtebeteko kartzela zigorra jaso du; gainera, 300 euro ordaindu beharko dizkio Eusko Jaurlaritzari gizarte arduragatik, eta 300 euro Aldundiari, baina ez du espetxera joan beharko. Horrez gain, 286.000 euroko konpentsazioa eskatzen zioten, Eliseo Gil Lurmeneko zuzendariarekin batera ordaintzeko.Arabako Foru Aldundiak Eliseo Gilen, Oscar Escribanoren eta Ruben Cerdanen aurkako salaketa jarri eta 11 urteren ostean, hasi da Iruña-Veleiako aurkikuntzei buruzko epaiketa. Euskararen historiari eta antzinateari buruzko ikuspegia eraldatzekoak ziren ezohiko aurkikuntzak ezagutarazi zituztenetik hamalau urtera, hain zuzen ere. Hamar saiotan antolatu dute egutegia, otsailaren 3an hasi eta 18ra arte.