Osasun publikoan egiten den inbertsioa "handitu" behar dela azpimarratu du EH Bilduk

EH Bilduk nabarmendu du Europako herrialdeek aberastasunaren %7a bideratzen dutela, besteak beste, osasunera eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak, berriz, %5aren azpitik. Iparraldeko herrialdeen "eredua" jarraitu behar dela nabarmendu du, Danimarkarena kasu. Iriartek azpimarratu du gabezia "handiak" daudela, eta lehen arretako langileen kopurua %10 handitzea proposatu du, 300 panposturi kodigoa ezartzea eta ratio berriak onartzea.