Ondarearen Europako jardunaldien 19. edizioa Bizkaiko 58 udalerritan egingo da urrian

"Ondarea Plazara" lelopean, ondare kulturalarekin zerikusia duten 200 jarduera aurkeztu dituzte Bilboko Euskal Museoan. Proposatutako egitarauan era guztietako adierazpenak jasotzen dira, ludikoak edo erritualak, bat batekoak, zeremoniak, ukigarriak eta ukiezinak. Formatu eta ekintza berriak antolatu dituzte aurtengo edizioan, hala musikaz, dantzaz, kirolez, bertsolaritzaz eta beste hainbat diziplinaz gozatu ahalko da lurraldeko ondare kulturalaren baitan.