Ollo kontseilaria 'Euskararen Legea' aldatzearen alde agertu da

Ana Ollo kontseilaria euskararen legea delakoa aldatzearen alde agertu da gaurko Nafarroako parlamentuko lansaioan. Helegiteek oinarrizkoak diren 5 artikulu bertan behera utzi dituzten arren, 103/2017 euskara dekretua zutik dirauela defendatu du herri harremanetarako kontseilariak.