Nekane Murgak hartu du Osasun Sailburu kargua

Darponek Osakidetzan egindako "lan bikainarekin" jarraitzeko lan egingo duela adierazi du Murgak eta baita harek utzitako "ondarea" nabarmendu ere, kargudun berriak eta Iñigo Urkullu lehendakariak. Murgak goizean hartu du kargua, Ajuria Enea Jauregian. Darponek duela astebete dimititu zuen, Osakidetzaren azken lan eskaintza publikoan atzemandako irregulartasunak tarteko. Osakidetzako Planifikazio, Ordenazio eta Osasun Ebaluazioaren zuzendaria da orain arte Murga. Azken honek nabarmendu du euskal osasun sistema "unibertsal eta kalitatezko" bat defendatzen duela, eta Osakidetza hobetzen jarraitzeko lanean jarraituko duela erantsi du, betiere Euskadi 2020 gobernu programa ardatz duela. Murgaren izendapenarekin, emakumezkoak nagusi dira orain Jaurlaritzan.