Navarra Arenak 76.000 bisita izan ditu 2018ko azkeneko hiru hilabeteetan

Navarra Arenak bere ibilbidearen lehenengo lauhileko datuak eman ditu eta bisitariek Nafarroan 4,1 milioi eurotik gorako zuzeneko gastua egin dutela azpimarratu dute arduradunek. 76.000 bisitatik gora izan zituen eta bisitari gehien izan zituzten ekimenak Autoen salmenta outleta, Revolution On Ice eta Estatuko Gimnasia Erritmikoko txapelketa izan ziren.