Nafarroako Parlamentuak Koldo Martinez hautatu du senatari Geroa Bai, Podemos eta PSNren babesarekin

Geroa Baiko Koldo Martinez senatari aukeratu du gaur Nafarroako Parlamentuak, PSN, Geroa Bai eta Ahal Dugu-ren babesarekin. Aldeko 22 boto jaso ditu, beraz. Bigarren hautagaiak, Navarra Sumako Arancha Ariasek, aldeko 20 boto bildu ditu; bere taldearenak. EH Bilduk eta Ezkerrak zuri bozkatu dute.