Nafarroako Auzitegiak bertan behera utzi du Salinasi ezarritako 21 hilabeteko espetxe zigorra

Nafarroako Auzitegiak LAB sindikatuaren helegitea neurri batean onartu du eta bertan behera utzi du Imanol Salinas sindikalistaren aurkako 21 hilabeteko espetxe zigorra. Mehatxu arinak egotzita 450 euroko isunarekin zigortu du epaileak Salinas.