Nabarmen egin du behera Euskal Herrian egun bakar batean kutsatutako kopuruak

Azken eguneraketan 132 positiboren berri eman dute Hego Euskal Herriko erakundeek. Gaixotasuna gurera iritsi zenetik 17.385 pertsona kutsatu dira dagoeneko. Hildakoen kopuruak ere behera egin du, atzo emandako datuekin alderatuta. 35 lagun hil dira azken 24 orduotan. Guztira 1468 izango lirateke hildakoak.