Mundu osoko komikigileak bilduko ditu Getxoko Komiki Azokak

Getxoko Komiki azokaren 18. edizioa aurkeztu dute Bilboko BBK Aretoan. Estatuan zein nazioartean ezinbesteko zita bihurtu den topaketak ateak irekiko ditu urriaren 18an, Bizkaira ekarrita mundu mailako obra eta autorerik puntakoenak, ohi bezala.