Mugikortasun Ordenantza berriaren nondik norakoak azaltzeko kanpaina hasi du Iruñeko Udalak

Iruñeko Udalak informazio kanpaina hasi du Mugikortasun Ordenantza berria ezagutarazteko eta hainbat garraiobideren arteko bizikidetza sutatzeko. Euskarri anitzen bidez araudi berriaren berri emango du Fermin Alonso zinegotziaren sailak.