Milaka lagun bildu ditu Cabacas auziaren epaiak ekarritako zigorgabetasuna salatzeko manifestazioak

"Zigorgabetasunaren zapore mingotsa" utzi du Cabacas auziaren epaiak Iñigo Justizia ekimenaren ustez. Egoera salatzeko manifestazioa deitu zuten igande eguerdian eta milaka lagunek bat egin zuten mobilizaziora. Sei urte eta erdiko prozesuaren ostean, auziperatutako sei ertzainetatik bakarrak jaso du bi urteko espetxe zigorra. Gainera, Jorge Aldekoa Ertzain buruaren dimisioa berandu datorrela salatu zuen dinamikak eta nahikoa ez dela adierazi ere, arduradun gehiago daudela gogoraraziz.