Mikoleta Sariek euskarazko ipuinen sorkuntza saritu dute beste behin

Rafael Mikoleta, XXVII. mendean jaiotako lehen euskal gramatikaria izan zen. Honen harira, Bilboko Udalak 1998az geroztik Mikoleta Sariak antolatzen ditu, Bilbo eta inguruko gaztetxoen euskarazko sorkuntza saritzeko. Aurten 29 ikastetxe ezberdinetako 753 ipuin jaso dira, lau kategoriatan banatu direnak, guztira 14 sari banatuz. Ekitaldiaren xedea gazteengan euskara eta literatura sustatzea da, baita Bilboko bizikidetzarako baloreak ere. Koldo Narbaiza Euskara zinegotziaren eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkatearen hitzen ondoren, Tor magoak umorez dinamizatu zuen ekitaldia. Karaokeak, elastikoak edota bizikletak bezalako sariak banatu ostean, irabazleek familia argazkia egin zuten, txalo zaparrada erraldoiaren artean. Irakasleen lana eta inplikazioa ere, saritu egin zen.