Mikel Oteiza (Atarrabiako alkatea): "Gurea bezalako herrietan pilaketak ekiditea ezinezkoa da, bestelako kudeaketa eskatzen dugu fase honetan"

Mikel Oteiza Atarrabiako alkatearekin hitz egin dugu malgutze prozesuak herri txikietan sortu duen egoeraz. Malgutze prozesuaren lehen fasean herritar gehienak kalera atera dira: "Albiste ona izan askorentzat baina azalera txikiko herrietan jende pilaketak eragin ditu".