Meta! Programaren laugarren edizioa jarri du martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak

Meta! Programaren laugarren edizioa aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Kultur proiektuetan crowfundingaren bidez parte hartzeko eta finantzatzeko programa da Meta!. Aurtengo helburua beste 15 proiektu garatzea da. Zentzu horretean Aldundiak 70.000 euroko ekarpena jarri du herritarrek proiektuetarako egin ditzaketen bakarkako ekarpenak osatzeko. Kultura Sailak 4.700 euroko ekarpena egingo du gehienez ere herritarrek aurkeztutako proiektu bakoitzeko.. Edizio berri honen lehenengo fasea apirilaren 25ean hasiko da; herritarrek izena eman dezakete meta@gipuzkoa.eus helbidean ekainaren 7ra arte. Maiatzaren 15ean crowfunding tailer bat egingo dute proiektuak aurkeztu dituztenekin, eta uztailaren 11n beste crowfunding tailer bat eskainiko diete aukeratutako proiektuen bultzatzaileei. Irailaren 19an diru bilketa kanpaina hasiko da.