Maitane Urizar (Gure Sarea): “Legea egon badago, arazoa da ez dela betetzen”

Familia, haurrak eta sexua. Gizartearen hiru zutabe kolokan jartzen dituzte adin txikikoen kontrako sexu abusuek. Haurren aurkako abusuen zigorgabetasuna murrizteko legea abiatu berri du Madrilek eta, «umeentzako babes hesiak jartzea» izango du helburu lege berriak. Horri heldu dio Maitane Urizar Gure Sarea elkarteko koordinatzaileak, esan duenez, albistea ona da sentsibilizazioa eta gaiaren trataera dakarrelako. Halere, fokua justiziaren jardunean jarri du adituak, nabarmendu duenez, legeek haur eta nerabeak babesten dituzte baina, ez dira betetzen eta horretan datza arazoa. Bestetik, epaitegi espezifikoen falta ere aipatu du Urizarrek.