Maiatzaren 11ra arte luzatuko da konfinamendua Ipar Euskal Herrian

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak konfinamendu zorrotzak egun dituen arauak maiatzara arte luzatuko direla iragarri du. Konfinamendutik irtetearen izaera progresiboa berretsi du Macronek, probak masiboki egitean oinarrituko dena.