Maduro eta Guaidó gabe, Venezuelan "trantsizioa" egitea proposatu du AEBk

Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Venezuelan "trantsizioa" egiteko eta zigor ekonomikoak "kentzeko" plana proposatu du. "Trantsizioko gobernu" horren parte; Nicolas Maduro egungo presidentearen ordezkariak eta Juan Guaidó oposizioko liderraren kideak egongo lirateke. "Hauteskunde libre eta bidezkoak" egitea ere proposatu du Trumpen gobernuak.