Lesbosen proiektuarekin jarraituko dutela nabarmendu dute Zaporeakeko kideek

Boluntarioek Lesbosen geratzea erabaki dute, eta beraz, proiektuarekin bertan jarraitzea. Zaporeakeko kideek Gobernuz Kanpoko Erakundeen lana beharrezkoa dela esan dute, bertako egoera jasangaitza delako. Gainera, Lesboseko herritarrak ere laguntzeko prest daudela adierazi dute, eta ultra-eskuindarrek ez dituztela Greziarrak ordezkatzen.