Lekukoaren lehen urratsak Izarbeibarko eta Mañeruibarko 16 lagunek emango dituzte ostegunean

Gaur aurkeztu dira Korrika 21-en hasiera ekitaldia eta lehendabiziko kilometroa. Ekainean iragarri bezala Korrika Garesen abiatuko da ostegunean. Arratsaldeko bostetan izango du hasiera aurtengo Korrikak eta egitarau oparoa prestatu dute egun osoan zehar.