Legebiltzarrak atzera bota ditu EH Bilduk eta PPk 2020ko aurrekontuei jarritako osoko zuzenketak

Osoko zuzenketak errefusatuta, proiektuak bere bidea jarraituko du Legebiltzarrean. Datozen egunetan zuzenketa partzialak eztabaidatuko dituzte, eta abenduaren 27an, berriz, behin betiko onartuko dute EAJ-k, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek adostutako proiektua.