Langileek aurre-akordioa berretsi ondoren bertan behera geratu da Bilbobuseko greba

Bilbobuseko langileek berretsi egin dute joan den astean CCOO, UGT eta USO sindikatuek Biobide enpresarekin lortutako aurre-akordioa eta, ondorioz, bertan behera utzi dute greba mugagabea. Zehazki, 367 beharginek babestu dute ituna, eta 201 agertu dira kontra. Langileek gaur onartu dutena aipatu sindikatuek enpresarekin egindako hirugarren aurre-akordioa da.