Labriteko zubia berreraikitzea "bideragarria" dela adierazi du Iruñeko Udalak

Iruñeko Udalak azaldu du "bideragarria" dela hura konpontzea, azkeneko hilabeteetan burututako txosten tekniko baten arabera. Hain zuzen, txostenean jaso dute "hainbat moldaketa" behar dituela zubiak, baina igarobidean "aldaketa estetikorik" egin gabe "bideragarria" dela hura konpontzea.