LABek hitzarmen kolektiboa sortzea proposatu du etxeko langileen sektorean

Behargin hauek erregimen berezi baten barruan daude eta ez daukate ordezkaritza sindikalik. Hauen lan-baldintzak arautzeko helburuarekin eseri nahi dira mahaian. Negoziazio mahai hau EAEn ordezkaritza handiena duten lau sindikatuek osatua egotea proposatu dute. Patronalari dagokionez eta arrazoi berdinarengatik, esan dute, CONFEBASK dela ezaugarri hauetako hitzarmen bat negoziatzeko zilegitasuna duena. Patronalaren aurrean egongo den negoziazio batzordearen hirugarren ertza etxeko langileen elkarteak izan daitezen proposatu dute.